Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak dagoeneko badu zuzendaritza taldea. Otsailera bitartean zazpi kidek osatuko dute hura, baina bakarren batek gehiago sartu nahi badu aukera izan dezake. Elkarte sortu berriko presidentea Lakuntzako Tania Arraindegiko Tania da. Presidenteordea, berriz, Etxarri Aranazko Iñaki Oinetakoak dendako Iñaki. Irurtzungo Fruitis dendako Lorena da diruzaina eta idazkaria Etxarri Aranazko Kaxetako Ander. Hiru batzordekide ere badaude: Lakuntzako Eroski Aliprox-eko Junkal, Etxarri Aranazko Sabando dendako Mª Dolores eta Altsasuko Txarteleko Alberto.
Dendariez aparte, tabernariak, ostalariak eta zerbitzu enpresak hartu nahi ditu elkarteak. Dagoeneko 50 kidetik gora dira eta gehiago izateko lanean ari da elkarte berria. Horrekin batera, aurreneko kanpainak prestatzen hasi dira eta prestakuntza saioen berri ere jaso eta zabaltzen ari dira.
Harremanetarako
Sakanako garapen agente Iker Manterolarengana jo beharra dago: 674 146 472 edo garapena@sakana-mank.com.