Cederna-Garalurrek nork bere lanpostua sortzeari buruzko tailerra antolatu du Irurtzunen. Auto-enpleguari ekitean zer jarri martxan, zein ideia eta nola azalduko da tailer horretan. Azaroaren 17rako eta 18rako daude saioak iragarrita eta bi ordutegi aukeran: goizez, 10:00etatik 12:00etara eta, arratsaldez, 17:30etik 19:30era. Irurtzungo kultur etxean izanen dira tailerrak.
Izen ematea
948 56 70 10 telefonoan edo sakana@cederna.es ala sakana.admon@cederna.es e-postan.