PPren ustez herritarrek atez atekoa ez dute onartu

Guaixe 2014ko urriaren 22a

Hondakin bilketa sistema berria dela eta, PPren Sakanako eskualde batzordeko buru Juan Antonio Extremerak adierazi du herritarrek ez dutela atez ateko sistema onartu. Mank-eko buru Aitor Karasatorre Muguruzari erantzunez esan du “sistemaren zikinkeriaren ardura auzokideen bizkar uztea zuhurtzia-gabea”  dela. Extremeraren iritziz Mank-ek pertzen barruan ez dauden poltsak ez ditu jasotzen eta horrek sortzen du zikinkeria.

Karasatorreren iritziz “Extremerak herritarrak babestu beharrean, gaizki egiten duten eta birziklatzen ez duten herritarrak besterik ez ditu babesten”. Mank-eko buruak azpimarratu duenez, sakandar gehienek ongi erabiltzen dute hondakin bilketa sistema berria.