Sakanako Gida etxeetan

Guaixe 2014ko urriaren 23a

Bierrik fundazioak argitaratutako gida praktikoa egun hauetan banatzen da Sakana guztiko etxeetara.

Bierrik fundazioak argitaratu du Sakanako Gida, ibarreko zerbitzu, enpresa, denda eta autonomoen berri ematen duena. Sakanako jardun ekonomikoaren berri ematen duen aurreneko gida da Bierrik fundazioarena. Etxeetan paperezkoa banatzen ari da egunotan, baina gida bera www.guaixe.net/gida/ web orrian ere kontsultatu daiteke.

Bierrik fundazioko kudeatzaile Goizeder Anton Iturraldek esan digunez, “Sakanako Gidan egunerokoan beharrezkoa den informazio praktikoa jasoa dago. Aldi berean, ibarreko ekonomia-ehunaren aniztasunaz eta establezimenduen ugaritasunez jabetzeko balio du”.

Sakanan bizi eta lan leloa gogora ekarri du Antonek: “Egunerokoan beharrezko diren zerbitzu eta establezimenduak ditugulako Sakanan. Haietan erosiz bultzada ematen diegu”. Ibarrean erosketak egitean “herritarren arteko harremanak sustatzen ditugu ere, herriei aberastasun soziala emanez. Izan ere, herri osasuntsu batek gertuko merkataritza sarea izan behar du, herritarrek eta establezimendu txiki eta ertainek osatuta dagoena”.

Antonek nabarmendu duenez, Sakanako Gida Bierrik fundazioak ibarreko merkataritzarekin, zerbitzuekin eta ekonomi jarduerekin duen konpromisoaren beste adibide bat da: “BeleixeGuaixe Txartelarekin zabaldu genuen bide hori. Gure fundazioko babesle diren 1.550 sakandarrek Sakanako 80 establezimendu baino gehiagotan erostegatik egunero abantaila, deskontu edo beherapen interesgarriak eskuratzeko aukera dute”. Sakatxartela Asteburuak ere aipatu dizkigu.

Harremanetarako
Web orria sartu edo hurrengo edizioan atera nahi dutenek 948 564 275 telefonora hots egin edo publi@guaixe.net edo publizitatea@guaixe.net e-posta helbideetara idatz dezakete.