Momentuz musika jaialdi erraldoi gabe

Guaixe 2014ko urriaren 25a

Pikurock jaialdiko kontzertua

Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak kontzertua iragarri du Pikurock-en ordez.

Aurten ez da Pikurock jaialdirik izanen. Dozena bat edizioren ondoren antolatzaileek, momentuz, aldi baterako gelditzea erabaki dute. Herriari bizitza emateko eta Sakana mugitzeko Irurtzunen zerbait egiteko asmoz sortu zen jaialdia, itzal handiko taldeak ekarri dituena. Euskal Herriko Musika jaialdi nagusien panoraman izena lortu duen hitzordua da.

Hala ere, Domu Saindu eguneko asteburuan izanen da musika eskaintzarik Irurtzunen. Sortu berri den Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak (IAGA) Gazte Eguna antolatu du azaroaren 1erako. Irurtzungo frontoian Txep, Txapelpunk eta En Tol Sarmiento taldeen kontzertuak iragarri dituzte 23:00etatik aurrera.