Uxue Alberdi eta Oskar Estanga bertsolariekin hitzordu bikoitza jarri du Arakilgo udazkeneko kultura agendak. Bertsolari bikotea bihar arratsaldean Itxasperri ermita erromanikoan ariko da bertsotan. Ekitaldi berezia izanen da. Ez soilik bertsozaleak bilduko dituen eraikinagatik. Horretaz aparte, bertsozaleak beraiek izan dira bertsolariei kanturako gaia eman dietenak, horretarako udalaren sare sozialak erabiliz.
Itxasperriko emanaldiaren ondoren, Egiarretako Santialde elkartean bilduko dira 30 bat bertsozalek, Alberdiren eta Estangaren bertsoekin gozatzera.