Eta orain OlaetxeaNafarroako Pilota Txapelketa Sakanan

Guaixe 2014ko urriaren 24a

Irurtzun, Oberena eta Erreka klubetako pilotariak ariko dira lehian, larunbatean 17:00etan Irurtzunen, eta igandean 10:45ean Etxarrenen

Nafarroako Pilota Txapelketa Sakanara etorriko da asteburu honetan. Gazte mailan, 22 urtez azpiko mailan eta senior mailan jokatzen ari da txapelketa. Larunbatean, Irurtzunen, eta igandean, Etxarrenen, Nafarroako Banakako Txapelketako eta Nafarroako Binakako Txapelketako partidak jokatuko dira. Irurtzun taldeko ordezkariak ariko dira aipatu partidatan, Oberenako eta Errekako pilotarien kontra. Irurtzun klubeko ordezkariak Armendariz, Ezkurdia-Irañeta, Ongay eta Lansalot-Bergera izango dira, eta Oberenan aritzen da Ansa altsasuarra. Ea maila bikaina ematen duten.  

Larunbatean (17:00etan, Irurtzunen)
Jubenilak: Beraza-Ustarroz / Aldaz-Grados
22 urtez azpikoak: Murgiondo-Mariezkurrena / Larumbe-Goñi
Nafarroako senior mailako Banakako Txapelketa: Armendariz (Irurtzun) / Ansa (Oberena)
Nafarroako Binakako Txapelketa: Ezkurdia-Irañeta (Irurtzun) / Lopez-Etxamendi (Oberena)

Igandean (10:45ean, Etxarrenen)
Jubenilak: Zudaire-De la Cruz / Mugiro-Agirre
Nafarroako Senior Mailako Banakako Txapelketa: Ongay (Irurtzun) / Elizalde (Erreka)
Nafarroako Binakako Txapelketa: Lansalot-Bergera (Irurtzun) / Barandiaran-Lasa (Erreka)