10 talde Kimuen Futbol 8 Topaketetan

Guaixe 2014ko urriaren 24a

Igande goizero jardunaldia hartuko du Altsasuko Dantzalekuk

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta, asteburu honetan hasiko dira Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketak. Topaketa txapelketa moduan jokatuko da, baina ez da sailkapenik egingo, helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea baita. Guztiek ongi pasatzea eta txikienek futbolarekin gozatzea da asmoa.
Aurten inoiz baino talde gehiago lehiatuko dira, 10 guztira. Partidak igandetan jokatuko dira, Altsasuko Dantzalekuko futbol zelaian. Igandean hasita, lehenengo joanaldian 9 partida jokatuko dituzte, eta beste horrenbeste itzulerakoan. Santa Agedako ospakizunetan (otsailak 8) eta inauterietakoetan (otsailak 22) ez da jardunaldirik jokatuko.

10 taldeak
Urdiain, Arbizu, Mediolanum, Dantzaleku, Lagun Artea, Txartel, Sutegi, Kaixo, Tipi Tapa eta Sayas.

1. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Urdiain – Arbizu
11:30ean: Mediolanum – Dantzaleku
11:30ean: Sutegi – Kaixo
12:30ean: Lagun Artea – Txartel
12:30ean Tipi Tapa – Sayas