Sakanako Ikastolen Mendi Taldeak etxeko txikiekin batera egiteko mendi txangoa antolatu du iganderako, lastailaren 26rako. Hitzordua goizeko 9:00etan jarri dute (kasu ordu aldaketari), Etxarriko ikastolan, eta nahi duten guztiek parte hartu ahal dute. Autoz Arabako Delikara joango dira, eta bertatik Nerbioi ibaiko iturburura joko dute (7 km Delikatik), gero Delikara buelta egiteko. Ibilbidea egin eta gero, norberak eramandako jakiekin bazkalduko dute. Mendiko botak eta aldatzeko oinetakoak emateko gomendatu dute antolatzaileek. Jakina, haurren ardura senitartekoek izango dute.
Ibilbide hau Oinez Gailurra ekimenean dago, eta familia bakoitzeko 5 euro jarriko dituzte Zangozako ikastolari laguntzeko.