Pintaketen aitortza

Guaixe 2014ko urriaren 27a

Ahotsa.info atariak jakinarazi duenez, urtetan Sakanan agertu izan diren pintaketak guardia civilek egin zituzten. Ahotsa.infok guardia civil baten Facebook profila aipatzen du iturri gisa. Han agenteak bere argazkiak igoak ditu eta berak eta beste militar batzuk komentarioak egin dituzte, antza, pintaketak aitortuz. “Guerrilla psikologikoaren” parte liratekeela aipatzen du haietako batek. Urteetan aldarrikapen muralen eta oroigarrien kontra pintaketak agertu dira Sakanan, baita Espainia goratzeko edota eskuin-muturreko mezuak zabaltzeko ere.