Argindar linearen kontrako marea gorria

Guaixe 2014ko urriaren 27a

Larunbatean Deikaztelu eta Itsaso artean Red Eléctrica Españolak egin nahi duen 400 kv-eko argindar sarearekin kontrako protesta egin zen Donostian. Autopista Elektrikorik Ez! plataformak deituta elkartu zirenek Kontxako hondartzan hiruki gorri bat osatu zuten, egitasmoaren “arriskua” irudikatzeko. Plataformak, atzera ere, proiektuaren tramitazioa eta egitasmoa bera bertan behera uzteko eskatu zuen. Aldi berean, Hego Euskal Herriko bi administrazioei proiektuaren kontrako jarrera hartzeko eskatu zieten.