Estatuko aurrekontuen lege egitasmoari Geroa Baik 34 emendakin aurkeztu dizkio, Rajoyren gobernuaren legeak “hainbat murrizketa” zuzendu asmoz. Horrekin batera, Espainiako Gobernuak Nafarroan 8 milioi euro gehiago inbertitzeko eskatu du koalizioak. Geroa Baik Sustapen Ministerioari eskatu dio milioi bat euro bideratu dezala Hego Euskal Herriko abiadura handiko tren sareen loturaren azterketa egiteko. Iruñea eta euskal Y tren sarearen lotura Sakanan barna eginen litzateke.