Aritz Munarriz bigarrena Galdames Igoeran

Guaixe 2014ko urriaren 28a

Mikel Beunza eta Nerea Amilibia gailendu ziren Pico la Cruz igotzeko lasterketan

Igandean jokatu zen VI. Galdames igoera, Pico la Cruz mendiko igoera. 6,5 km-ko lasterketa gogorrean 53 korrikalarik hartu zuten irteera eta horietatik 46k lortu zuten helmugara heltzea. Mikel Beunza izan zen irabazlea (40:47). 18 segundo eskasetara sartu zen Aritz Munarriz etxarriarra (41:05). Beñat Katarain lakuntzarra 4. postuan iritsi zen (44:45). Bi sakandarrak primerako denboraldia osatzen ari dira.