Sakanako bikerrek Bilbo-Muskiz batu zuten

Guaixe 2014ko urriaren 29a

55 km-ko ibilbidea osatu zuten, bide gorriz

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Burunda Txirrindularitza Taldearen laguntzarekin, mendi bizikleta edo BTT bizikleta ibilaldia antolatu zuen igandean. Bilbotik hasita Muskizeraino joan ziren izena eman zutenek, bide gorria jarraituz (55 km). Gustura pasatu zuten eguna.