Euskaldunen arteko sareak pixkanaka ehuntzen ari badira ere, egunerokoan altsasuar askok ez dakite parean duten pertsonka euskaraz dakien edo ez. Egoera horrek euskaldunengan deserosotasunak sortzen ditu, ez baitakite euskaraz egiten segi edo zer egin euskaraz egin eta beste hizkuntza batean erantzuten dietenean.
Deserosotasun hori arintzeko eta desagerrarazteko baliabideak ematen ditu Taller d’Espai Lingüístic Personal-ek, TELPek. Tailerra Valentzian sortu zuten Ferran Suay eta Gemma Sanginés psikologoek. Azken hori izanen da, hain zuzen ere, azaroan Altsasun izanen dena. Tailerra euskaraz izanen da eta parte-hartzaileei euskararekiko kontzientzia izatea, eta euskaraz egiteko gogoa izatea eskatzen diete. Tailerra Euskal Herrian Euskarazek antolatu du, Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak
lagunduta
Izen ematea
Astelehenean zabalduko da eta azaroaren 14ra arte egonen da zabalik. euskara@sakana-mank.com helbidera edo 948 464840 telefonora hots egin daiteke. Matrikulak 20 euro balio ditu, baina ikastaro osoa eginez gero, dirua bueltatuko da. Dirua ES48 3035 0116 98 1160700362 kontuan sartu behar da, TELP eta izen-abizenak gehituz.