Abenduaren 17an, asteazkenean, 9:30ean Altsasuko Iortia kultur gunean, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEKk antolatuta.
Liburuko protagonista bizitzeko edozer gauza egiten duen gizon bat da. Bilboko San Franzisko auzoan bizi da. Afrikarra da. Toure du izena Jon Arretxek sortu duen sagako protagonistak. Nobela beltzeko trilogiaren bidez gaur egungo Euskal Herriaren bestelako irudia ematen du Arbizuko idazleak.
612 euro (premia dutenek erakundeetatik jasotzen dute diru kopurua) Arretxeren sagaren bigarren lana da. Gordintasuna eta umorea uztartuz, idazleak erritmo biziko eleberria osatu zuen, ziztu bizian irakurtzen den horietakoa. Eta, hain zuzen, liburu hori irakurtzeko eta abenduaren 17an egilearekin eginen den iritzi trukaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzutik eta AEKtik.
Aurreko solasaldiak
Urtea Egilea Liburua(k)
2008 Jon Arretxe Fatum
2009 Uxue Alberdi Aulki Jokoa
2010 Fernando Morillo Suminaren estrategia
2011 Unai Elorriaga SPrako tranvía
2012 Xabier Mendiguren Sakoneta eta Motozerra
2013 Joxemari Iturralde Poloniako lautada izoztuak eta Rasputin eta San Petersburgoko gauak