Bueltan da Futsalsakana

Guaixe 2014ko urriaren 31

Aurreko urtean Arbizuk liga irabazi zuen eta Racing San Migelek kopa.

8 talde lehiatuko dira txapelketan

Aurreko asteburuan hasi zen 2. Futsalsakana Areto Futbol Txapelketa. Uharte Arakilgo frontoiak txapelketako lehen jardunaldia hartu zuen. Sakanan talde afizionatuen areto futbola bulkatzeko asmoz sortu zen aurreko urtean aipatu txapelketa, Irurtzungo Xota areto futbol klubari lotutako Leandro Fernandez jokalari ohiaren eta emakumeen Lacturale Gurpea Orvina taldeko entrenatzailearen eskutik.

Aurreko urtean Arbizu Kirol Taldeak irabazi zuen Futsalligako titulua, eta ondoren jokatu zen Kopan Racing San Migel talde uhartearra gailendu zen. Hain zuzen ere aipatu bi talde hauek dira aurtengo txapelketako talde faboritoak. Baina gainontzeko taldeek ez dizkiete gauzak batere erraztuko. Partidak Uharte Arakilgo frontoian jokatuko dira

Lehen jardunaldia jokatuta, Racing San Migel da liderra (3 puntu), Bunker, Arbizu eta Hijos de perla taldeekin puntura berdinduta. Aldiz, Arbizu harrobia, Back Street Boys, Auzomotojorik eta Iturmendi taldeek ez zuten punturik bildu. Hurrengo jardunaldia azaroaren 8an jokatuko da, Uharte Arakilen.

1. jardunaldiko emaitzak
Iturmendi 1 – Racing San Migel 7
Arbizu 2 – Back Street Boys 0
Arbizu harrobia 2 – Hijos de perla 3
Bunker 6 – Auzomotojorik 3

Asteburuko partidak (azaroaren 8an, Uharte Arakilen)
15:00etan: Racing San Migel – Bunker
16:00etan: Auzomotojorik – Arbizu harrobia
17:00etan: Hijos de perla – Arbizu KT
18:00etan: Back Street Boys – Iturmendi