Gurasoon ardura eta kezka da umeen babesa, bizitzako arlo guztietan.Gaur egungo gurasook erronka berri bat dugu honen inguruan. Gu gazteak ginenean ez zegoen harremanetan jartzeko orain dauden modu berriak. Pantailez ari naiz, eta jada hain berriak ez diren teknologiez.
Gure seme eta alabek baino hobekiago inoiz menperatuko ez ditugun pantaila, mugikor tabletak eta abarekr mesfidantza handia sortzen badute ere, hor daude, gure eskuetan eta beraienetan. Erabiltzea ukatu beharrean erabilpen egokia bultzatzea da gure proposamena, pantailen asuntoak pantailetatik kanpo gertatzen denarekin zerikusi handia duela kontutan izanez. Heziketan oinarrian dauden komunikazioa, modeloak , baloreak… lantzea eta bizitzaren hasieran lehendabiziko pausoak ematen laguntzea da gure erronka.
Hezkuntzan komunikazioak garrantzia handia duela ez da nobedadea. Gure umeak pantailen erabileran hazi nahi baldin baditugu, komunikazioak izango du berriro ere garrantzia. Beraiek nola erabiltzen duten jakiteko hoberena gure erabilpena beraiekin komentatzea da, laguntza eskatzea eta gure iritzia ematea. Mesfidantza sortzen badigute ere, pantailak erabiltzeak gauza onak badakartza eta horietaz jabetzea eta hitz egitea ona da. Seme alabek gure iritzia erabat ezkorra dela uste badute ez digute gai horren inguruan ezer esango.
Beraiekin bideo jokoekin jolastean oso momentu onak pasa ditzakegu, eta bitartean jokoak ezagutu eta baita iritzia eman ere.
Teknologia hauek etxean erabiltzeko arauak beharrezkoak dira, denon artean neurri batean adosten baditugu ere.
Gurasook modeloak izan gaitezke gai honetan. Gu telefonoa eskutik askatu gabe bizi baldin bagara ezin izango diegu beraiei besterik eskatu!
Kontutan hartu beharreko beste faktore bat, erabilpen adina da.
Errealista izateko, gure helburua ez da pantailak ez erabiltzea, gutxiago erabiltzea baizik, edo aurrez aurreko harremanak ez ordezkatzea. Honen inguruan gure seme alabek pentsaraztea eta iritzi pertsonala garatzea lortzen badugu, ziur beraiek pantailekin duten harremana eta erabiltzeko duten modua askoz osasuntsuagoa izango dela.