Gaur hondakin biltzaileen patroia ospatzen da, San Martin de Porres. Hori dela eta, Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du gaur ez dela garbigune mugikor zerbitzurik izanen eta Arbizuko hondakindegia itxita egonen dela. Ibarreko erakundetik azaldu dutenez, gainontzeko bilketa zerbitzua normaltasunez eskainiko da.