Asteburuan erregionalmailako 9. Jardunaldia jokatu da. Etxarrik atseden jardunaldia zuen, baina lider jarraitzen du, 19 punturekin, San Jorgerekin berdinduta. Eta hain zuzen ere San Jorge hartu zuen Altsasuk larunbatean Dantzalekun. Lehen zatia oso gogorra izan zen. Altsasu saiatu zen, baina ez zituen gol aukerak gauzatu. San Jorge jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen, bi txartel hori ikusi baitzituen. Bigarren zatian berdin jarraitu zuten bi taldeek eta bukaerako 15 minuturen faltan San Jorgeko Ivanek gola sartzea lortu zuen. Eta horrela bukatu zen lehia. Altsasuk hiru urrezko puntu galdu zituen.
Sailkapenean Etxarri da lider, 19 punturekin, San Jorgerekin puntutara berdinduta. Oso estu dago sailkapena, Arrotxapeak 18 puntu eta Berriozarrek eta Huarte B-k 17 puntu baitituzte. Altsasu 9.a da, 14 punturekin. Asteburuan Etxarrik sailkapenean azkena den Beti Kozkor hartuko du eta Leitzan jokatuko du Altsasuk, 16 punturekin 7.a den Aurreraren kontra.