Nafarroako ehunekoaren erdia igo da langabezia Altsasuko enplegu bulegoan

Guaixe 2014ko azaroaren 4a

Herrialdean %1,76 gora egin duen bitartean Altsasuko enplegu bulegoan igoera %0,81ekoa izan da; 11 langabe gehiago.

Lastaila despeditzean irailean baino 11 sakandar gehiago zeuden izena emanda Altsasuko enplegu bulegoan; guztira 1.373. Sakanako datu zehatza jakiteko Iruñeko zabalgunean izena emanda dauden arakildarren eta irutzundarren datuak beharko lirateke. Bestalde, lastailean Altsasuko enplegu bulegoan 631 kontratu sinatu ziren, mugagabeak 31 besterik ez.

Nafarroari dagokionez, 47.019 pertsona ziren lastaila akaberan zeuden langabetuak, aurreko hilean baino 813 pertsona gehiago (% 1,76). Eta pasa den urteko lastailaren akaberan baino 3.902 langabetu gutxiago (-% 7,66). Generoari dagokionez, 25.107 emakume daude langabezian (% 0,36 gehiago) eta 21.912 gizon (% 3,42 gehiago).

Mª Isabel Garcia Malo Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileaendako ez da ona langabezia igo izana. Igoera nekazaritza eta elikagaien industriako kanpainen akaberari egotzi dio. Urte arteko datuari erreparatu dio Malok, 13. hilabetez jaitsi dela nabarmenduz.