Rural Kutxa-Seguros RGA Tuteran kontzentratuko da

Guaixe 2014ko azaroaren 5a

Heldu den urteko denboraldia planifikatuko dute

Sakanatik sortutako Rural Kutxa-Seguros RGA talde profesional kontinentalak UCI lizentzia berritu du UCIren auditoria gainditu eta gero. Horrela, arazorik gabe ekin ahal dio hurrengo denboraldia planifikatzeari. Rural Kutxako manager Juanma Hernandez pozik dago UCI lizentzia berritu izanaz. “Egindako lanari bermea ematen dio horrek. 2010etik taldea profesionalen tropelean gaude, harrobia eta talde amateurra ahaztu gabe. 2015ean ahazten eta demostratzen jarraitzeko aukera berria izango dugu” adierazi du Hernandezek. Ildo honetan, lasterketa garrantzitsuetara joateko gonbidapenak jasotzea espero du taldeak.

2015ean 19 txirrindulari izango ditu Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak. Ostiralean eginen dute 2015 urtea prestatzeko lehen kontzentrazioa, Tuterako Bed4U hotelean.