EHBilduko 26 alkatek Nafarroako Gobernua salatuko dute. Haietako hainbatek agerraldia egin zuten Iruñean, tartean Uharte Arakilgoa, Etxarri Aranazkoa eta Arbizukoak. Azken horrek, Miren Mendinuetak azaldu zuen Nafarroako Jauregiko fatxadan Franco diktadoreak 1936ko estatu kolpearen ondoren Nafarroari eskainitako laureada, gurutze ereinozduna, dagoela. Mendinuetak gaineratu zuenez, “hori kentzeko hainbat ekimen aurkeztu eta onartu dira, baina UPNk ez ditu aintzat hartu. Jokaera hori beraien benetako izaeraren adierazle garbia da”.
EHBilduko alkateek salatu zuten frankismoko ikurrekin ez bezala zenbait ikurren kontrako sorgin ehiza areagotu dela. “Ikur frankisten kontrako inolako ekimenik gauzatzen ez den bitartean ikurrina jartzearen kontrako mehatxuak eta indarra erabiltzen dira”.