SNEINN programaren bidez esperientzia berritzaile batean parte hartzeko gonbitea luzatu diete Sakanako langabetuei. Ekintzailetza beste aukera bat dela ikusarazteko sentsibilizazio eta kontzientzia hartzea lantzen dira Finlandiako metodologia batekin, eginez ikasiz hain zuzen ere. Jarrera pro-aktibo baterako aldaketa sustatzea, azken batean. Dagoeneko 500 ekintzailetik gorako komunitatea osatuta dago. Programaren bidez bilatzen den beste helburua ekonomikoki errentagarriak eta iraunkorrak diren proiektuak sortzea da.
Pasa den urtean 15 sakandarrek parte hartu zuten programan Batuta taldea sortuz. Haietatik bik bizpahiru proiektu garatzen ari dira, Sakanan bertan euren egitasmoa gauzatu asmoz. Batutako kideek euren esperientziaren berri eman zuten atzo Altsasuko enplegu bulegoan eta asteazkenean gauza bera eginen dute, 11:30etik 13:00etara. SNEINN programa gauzatzeko 15 eta 20 pertsona sortu nahi da.
Abendua bitartean ariko dira horretan. Ondoren, programa hasi aurretik, abenduan zehar hainbat aktibitate ezberdin antolatuko dira. Batik bat, metodologietara lehen sarrera eginez. Bigarren fasea, ilbeltzetik aurrera, lau hilabeteko programan zentratuko da. Bertan, taldea eratu eta programaren helburuak lortzen saiatuko gara. Pertsona bakoitzaren unea izann da, taldean lan eginez eta “eginez ikasi” metodologiaren bitartez, ideiak hartu eta ekonomikoki errentagarriak eta iraunkorrak diren proiektuetan bihurtuz.
Sakana 2020 Plan Estrategikoan lantzen diren akzioen ildo berean kokatzen da programa. Bestalde, eskualdeko agente sozio-ekonomiko ezberdinen babesa eta inplikazioa daukagu. Hala nola, Sakantzen Sarea, Sakanako Garapen Agentzia, Cederna Garalur, Bierrik Fundazioa, Sakanako Merkatarien Elkartea, Altsasuko LH. zentroa, Abian Plataforma, Langabetuen Asanblada, Sakanako Enpresarien Elkartea, ANEL, eta abar.
Egutegia
Azaroak 14, ostirala
10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara SNEINN II programari buruzko informazio jardunaldia.
Azaroak 21, ostirala
10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara Jardunaldi praktikoa.
Azaroak 28, ostirala
10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara Talde ariketak.
Informazio gehiagorako
sneinnsakana@gmail.com eta 685 75 90 56 (Jon).