Mendialdeko lehen sektoreko ekoizleei, ostalaritzako ordezkariei eta dendariei zuzendutako jardunaldia da Cederna-Garalurrek antolatu duena. Merkaturatzeko zirkuitu laburrak bultzatzeko komunak diren interesen inguruan arituko dira.
Hala, elkarlana sustatzeko dendariei eta ostalariei merkturatzeko zirkuitu laburrek duten balioa identifikatzen lagunduko diete. Bestalde, jardunaldia baliatuko da dendariak eta jatetxeak ohartarazteko tokiko produktuaren alde egiteak bezeroek begi onez ikusten dutela. Foro bat sortzea proposatu dute horretarako. Hartan, ekoizleak, ostalariak eta dendariak elkartu eta elkarrekin merkaturatze zirkuitu laburren inguruan hausnartuko lukete. Harreman profesionalen sarea sortzea ere aztertuko dute.
Topaketa Maria Olartek gidatuko du, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna, pedagogia espezialitatean. Didaktika-metodologian eta hezitzaileen prestakuntzan aditua, Consult-Group.
Izen-ematea
info@cederna.es edo 948 206 697
Itera-AA
Landa Berrikuntza eta Elikadura izeneko proiektuan (Interreg IVB SUDOE programak finantzatua) Europako sei bazkideak hartzen dute parte: Cederna-Garalur Elkartea, Frantziako Correzeko kontseilu nagusia eta Figeac sindikatu mistoarekin, Portugalgo Adreveko garapen-agentziarekin eta Espainiako Granadako Diputazioarekin eta Sergalekin.
Itera AA proiektuaren helburu orokorrak dira:
- Nekazaritzako ekoizleek lurraldeetan duten balio erantsia babestea, eta merkatura bideratuko diren 'bestelako' produktuak lantzea.
- Eskaintza eta eskaera lurraldera hurbiltzea.
- Enpresen premiak abiapuntu hartuta, prestakuntzak eta akonpainamenduak egin, premia horiei erantzuteko eta horietara heltzeko.