Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 1997-1998 ikasturtetik egin bezala ikasturte berriko Sakanako ikastetxeetako matrikulazio datuak jaso ditu. Haietan ikusten denez, Sakanan A eredua (gaztelaniaz eta euskara ikasgaia) desagertzeko joerarik ez dago aurreko ikasturtearen pare baitago. B eredua (ikasgai batzuk euskaraz besteak gaztelaniaz) egonkor mantendu da. D ereduak, berriz, (euskaraz eta gaztelania ikasgaia) %0,9 irabazi du, ikasturtez ikasturte apurka goranzko bidea duelako. Mank-ek 17 urteetan jasotako inoizko daturik onena lortu du D ereduak kopuru erlatiboetan. Hezkuntza eta soziolinguistikako adituek behin baino gehiagotan nabarmendu dute A eta B ereduek ez dutela euskara ikastea bermatzen.
Zikloka
Ikasturte berrian Haur Hezkuntzan 696 ume daude izena emanda, aurrekoan baino 21 gutxiago. Hezkuntza ereduei dagokienez 5 ikasle berrietatik 4k D ereduan ekin diote ikasketei (%84,7; 585 ikasle, %0,5 eta 2 ikasle gehiago). Aurreko bi ikasturteetako beherako joera eten da. Gainontzeko hezkuntza ereduei dagokienez, Haur Hezkuntzan A ereduak ikasle bat eta %0,1 irabazi du (69 eta %9,9), baina aurreko urtean bezala %10etik behera geldituz. Behera egin du ere, B ereduak 4 ikasle gutxiago eta %0,6 behera eginez (41 eta %5,9).
Lehen Hezkuntzan (LH) zazpigarren urtez gora egin du D ereduan ikasten ari diren ikasleen kopurua, %80,9ra iritsiz (%0,9 eta 30 ikasle gehiago). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) hamargarren ikasturtez gora egin du D ereduko ikasleen kopuruak %77,9ra iritsiz (%1,3 gehiago, 11 ikasle gutxiago).
A eredua LHn inoizko maila txikiena du, %13,9 (%1,1 eta 11 ikasle gutxiago). B eredua, berriz, gora egin du LHn (%0,2 et 4 ikasle gehiago), maila horretako ikasleriaren %5,2 hartuz. DBHri dagokionez, A ereduak 1,3 egin du behera %22,1ean kokatuz (16 ikasle gutxiago, 161 guztira).
Bestalde, Batxilergoan 137 ikasle ari dira. Haietatik 109 D ereduan (% 76,7) eta 38 A ereduan (% 23,3). Lanbide Heziketan dauden 110 ikasleak gaztelania hutsean ikasten ari dira (G eredua).
Guztira
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak bildutako matrikulazio datuen arabera ibarrean 2.725 ikasle daude hiru hezkuntza zikloetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), aurreko ikasturtean baino 25 gutxiago. Ikasleen %80,77, 2.201, D ereduan ikasten du (ikasle 1 eta %0,77 gehiago).
Hizkuntza ereduen bilakaera
| Ikasturtea | HH | LH | DBH | |||||||||||||
| A | B | D | A | B | D | A | D | |||||||||
| Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
| 97/98 | 126 | 24,1 | - | - | 396 | 75,9 | 365 | 32,5 | - | - | 758 | 67,5 | 168 | 35,8 | 301 | 64,2 |
| 01/02 | 111 | 20,9 | - | - | 420 | 79,1 | 320 | 28,8 | - | - | 792 | 71,2 | 262 | 38,7 | 419 | 61,3 |
| 05/06 | 97 | 18,2 | - | - | 437 | 81,8 | 278 | 24,7 | - | - | 876 | 75,9 | 235 | 34 | 456 | 66 |
| 06/07 | 98 | 17,5 | 16 | 2,9 | 445 | 79,6 | 272 | 23,3 | 14 | 1,2 | 883 | 75,5 | 216 | 32 | 460 | 68 |
| 11/12 | 79 | 11,7 | 29 | 4,3 | 568 | 84 | 200 | 15,8 | 89 | 7 | 974 | 77,1 | 176 | 24,5 | 542 | 75,5 |
| 12/13 | 85 | 11,6 | 34 | 4,6 | 616 | 83,8 | 201 | 15,9 | 67 | 5,3 | 995 | 78,8 | 178 | 24,2 | 557 | 75,8 |
| 13/14 | 68 | 9,8 | 45 | 6,5 | 583 | 83,7 | 195 | 15 | 65 | 5 | 1.039 | 80 | 177 | 23,4 | 578 | 76,6 |
| 14/15 | 69 | 9,9 | 41 | 5,9 | 585 | 84,2 | 184 | 13,9 | 69 | 5,2 | 1.069 | 80,9 | 161 | 22,1 | 567 | 77,9 |