Arakilgo haurren jolas eguna Etxarrenen

Guaixe 2014ko azaroaren 7a

Larunbatean, 15:00etatik aurrera, Etxarrengo Aranburu pilotalekuan.

Arakilgo Udalak makina bat ekitaldi antolatu ditu 2014ko Udazkeneko Kultur Agendaren barruan. Eta, jakina, ezin etxeko txikienak ahaztu. Arakilgo neska-mutikoek eta euren laguntxo guztiek ongi pasatzeko haurren jolas eguna antolatu du larunbat arratsalderako Arakilgo Udalak, Edurne Unanuaren eta Izaskun Mujikaren eta Amalur eta Itxipuru taldeen laguntzarekin.

Etxarrengo Aranburu pilotalekua izango da bilgunea, 15:00etatik aurrera. Bertan, haurrendako makina bat ekitaldi antolatu dituzte: puzgarriak, energia berriztagarrien tailerra, asto-jokoa, musika, zentzumenen tailerra, txokolatea eta ipuinak. Antolatzaileek bertara hurbiltzeko gonbitea egin diete haur eta guraso guztiei.

Arakilgo haurren jolas eguna
15:00etan Puzgarriak.
15:00etan Energia Berriztagarrien Tailerra (8 urtetik gora). Itxipuru.
16:00etan Joko dinamikoak (adin guztiak). Edurne Unanua.
17:00etan Zentzumenen zirkuitu tailerra (3-8 urte). Amalur.
18:30ean Txokolate jana.
19:00etan Izaskun Mugika ipuin kontalaria.