Etxarri liderrak 8-1 irabazi zion Beti Kozkorri eta Etxarrik bina berdindu zuen Aurrerarekin

Guaixe 2014ko azaroaren 10a

10. jardunaldian lider izaten jarraitzen du Etxarrik.

Preferente maila. 10. jardunaldia: Etxarri 8 – Beti Kozkor 1 / Aurrera 2 – Altsasu 2

Etxarri Aranatz liderrak futbol lezio ederra eman zion Lekunberriko Beti Kozkor taldeari San Donato futbol zelaian. Bigarren minuturako Asierrek Etxarri aurreratu zuen, baina 4. minutuan Beti Kozkorrek berdintzea lortu zuen. Nahiz eta Etxarrik agindu, markagailuan ez zen aldaketarik egon 40. minutuan Xabatek Etxarriren bigarren gola sartu zuen arte. Bigarren zatian Beti Kozkorrek Etxarrikoen erasoei eutsi zien hasieran, baina 50. minututik aurrera Etxarrikoen gol festa iritsi zen. Mikelek, Xabatek, Urrestarazuk eta Ruedak (3) markagailua puztu zuten eta Etxarrik 8-1 irabazi zion Beti Kozkorri, beste jardunaldi batez lidergoari eutsiz.

Bestalde, Leitzan jokatutako partidan Aurrerak eta Altsasuk bina berdindu zuten. Leitzak gogor estutu zuen Altsasu, baina sakandarrek ongi eutsi zieten leitzarrei. Bigarren zatian Iñakik Altsasu aurreratu zuen baina berdintzea lortu zuen Londenizek. 74. minutuan Mikelek penalti bat sartuta 1-2 aurreratu zen Altsasu, baina 83. Minutuan Aurrerak berdintzea lortu zuen eta binakako berdinketarekin despeditu zen lehia.

Etxarri da lider, 22 punturein, San Jorgerekin puntutara berdinduta. Altsasu 9.a da, 15 punturekin. Asteburuan 20 punturekin 3.a eta arerio zuzena den Huarte B izango du arerio Etxarrik eta Altsasuk 19 punturekin 4.a den Burlades hartuko du Dantzalekun.