Patata operazioa gurean

Guaixe 2014ko azaroaren 10a

Iruñeko Alegria de Iruñeko 17 kide atzo Urdiain eta Satrustegi artean ibili ziren. Urtero moduan, 52. aldiz, Patata operazioa egin zuten peña-kideek. 2.500 kilo patata, kalabazak, alubiak, pikuak, sagarrak, pixoihalak eta 315 euro jaso zituzten. Peñakideek laguntza izan zuten bilketan. Hala Uharte Arakilgo Donibane Jubilatu Elkarteak mila kilo patata jaso zituen eta atzo eman zien. Guztia Iruñeko Hermanitas de los Pobres kongregazioak jaso zuen.

Ezuste desatsegina ere izan zuten Alegria de Iruñekoek urdiaindarrek esan zietenean haien izenean aurreko egunetan pasa zirela. Peñakideek gogora ekarri duten emaileek trukean kongregazioaren egutegi bat jasotzen dutela.