Elomendiko Futbol Txapelketan, sailkapen buruan ez da aldaketarik eman Bar Poukas liderrak eta Egiarreta bigarrenak izandako partidan husnako berdinketa gertatu zelako. Apolok eta Arakilgo Zalduak jokatu beharreko partida atzeratu egin zen.
Gauzak horrela, Bar Poukas da lider (19 puntu) eta Egiarreta 2.a (17 puntu). Zaldua 7.a da (6 puntu). Asteburuan Egiarretak Apolo izango du aurkari eta Zalduak Ageri.