Emakumeak Euskal Herriko Erdigunera

Guaixe 2014ko azaroaren 12a

Euskal Herriko erdigunean talde argazkia atera zuten. Argazkia: Utzitakoa.

Iruñeko Txoko Feministak antolatuta, 18 emakumek egin zuten mendi martxa

Iruñeko Txoko Feministak Euskal Herriko erdigunera joateko Mendi Martxa Feminista antolatu zuen larunbatean. 18 emakumek erantzun zioten deialdiari eta Beriainen dagoen Euskal Herriko erdiguneraino txangoa egin zuten. Ondoren bapo bazkaltzera bildu ziren Irañetako elkartean.

La Demandara Sakanako Mendizaleekin
Sakanako Mendizaleak taldeak mendi ibilbidea antolatu du azaroaren 16rako, Errioxako La Demanda mendizerrara. Autobusa goizeko 6:00etan abiatuko da Irurtzundik, herriz herri Sakanako mendizaleak hartzeko. Izena ematea zabalik dago azaroaren 13ra arte, ohiko tokietan edo herrietako mendi arduradunei esanez. Bestela, 639 11 76 31 telefonora hots eginez.