Bunker lider Futsalsakanan

Guaixe 2014ko azaroaren 13a

Bunker da lider berria.

Larunbatean 3. jardunaldia jokatuko da, 15:00etatik aurrera, Uharte Arakilen

Asteburuan 2. Futsalsakana Areto Futbol Txapelketako 2. jardunaldia hartu zuen Uharte Arakilgo Larrabieta frontoiak. Txapelketa estua izango dela erakutsi zuten jokatutako partidek. Racing San Migel liderrak Bunkerren kontra jokatu zuen eta altsasuarrak gailendu zitzaien uhartearrei, 5-7. Irabazteaz aparte, txapelketako lidergoa kendu zion Bunkerrek Racing San Migeli. Gainontzeko partidetan ere golak ez ziren falta izan. Auzomotojorik taldeari 4-6 irabazi zion Arbizu harrobiak eta Hijos de rutari 3-7 gailendu zitzaion Arbizu. Bukatzeko, Back Street Boys taldeak 3-1 hartu zuen menpean Iturmendi.

Sailkapenean 6 puntu ditu Bunker liderrak, Arbizu bigarrenarekin berdinduta. Racing San Migel, Back Street Boys, Arbizu harrobiak eta Hijos de rutak hiruna puntu dituzte. Iturmendik eta Auzomotojorikek, aldiz, ez dute punturik biltzea lortu.

Asteburuan 3. jardunaldia dago jokoan Uharte Arakilen. Ostiral gauean eta larunbat arratsaldean jokatuko dira partidak.

2. jardunaldiko emaitzak
Racing San Migel 5 – Bunker 7
Auzomotojorik 4 – Arbizu harrobia 6
Hijos de ruta 3 – Arbizu KT 7
Back Street Boys 3 – Iturmendi 1

3. jardunaldia (Uharte Arakilgo frontoian)
Ostiralean
20:00etan: Arbizu K.T. – Auzomotojorik
21:00etan: Arbizu harrobia – Racing San Migel
Larunbatean
15:00etan: Bunker – Iturmendi
16:00etan: Hijos de ruta – Back Street Boys