Langabeei ekintzailetasuna euren aukera izan daitekeela azaltzeko helburua du SNEINN programak. Langabeek jarrera pro-aktibo bat hartzeko, Eginez ikasi metodologiaren bidez sentsibilizazio eta kontzientzia hartzea lantzen dira. Programa martxan jarri ahal izateko 15 eta 20 sakandarren arteko taldea osatu nahi da. Hori lortzeko informazio saioak egiten ari dira. Biharkoa hirugarren informazio saioa izanen da, joan den asteko eta atzoko saioen ondoren.
Abendurako taldea sortu nahi da eta programa hasi aurretik, abenduan metodologia ezagutarazteko hainbat jarduera izanen dituzte taldekideek. Programa 2015eko lehen lau hilabeteetan garatuko da. Taldea eratu eta programaren helburuak lortzen saiatuko dira.
Egutegia
Azaroak 14, ostirala
10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara SNEINN II programari buruzko informazio jardunaldia.
Azaroak 21, ostirala
10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara Jardunaldi praktikoa.
Azaroak 28, ostirala
10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara Talde ariketak.
Informazio gehiagorako
sneinnsakana@gmail.com eta 685 75 90 56 (Jon).