Bi altsasuar Araizen lan-taldean

Guaixe 2014ko aza. 13a, 17:16

Maiatzeko foru hauteskundeetan EHBilduren zerrenda burua Adolfo Araiz izanen da. Aurreko ostiralean koalizioak hautagaiarekin lanean ariko den lantaldea aurkeztu zuen. Hartan Asun Fernandez de Garaialde eta Esther Korres altsasuarrak daude. Talde horrek Nafarroan  aldaketa politiko eta sozialaren aldeko sektore guztiekin elkarrizketak bideratzeko ardura izango du eta, prozesu ireki eta parte-hartzaile baten bitartez, Nafarroak behar duen aldaketari ekiteko programaren oinarriak zehaztu beharko ditu. Bestalde, Araizek bihar, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean hitzaldia emanen du.