Sakanako ikastolen mendi taldeak igandean irteera antolatu du. Urbasako Zalbidera joko dute. Hitzordua igandean goizeko 9:30ean jarri dute, Etxarriko ikastolan. Haurrek eta gurasoek elkarrekin egiteko moduko txangoa izango da. Haurren ardura norberaren familiek izan beharko dute.