Alex Mariñelarenarendako Gaztetasunaren Balioaren Saria

Guaixe 2014ko azaroaren 14a

Alex Mariñelarena, ospitalean alta jaso zuenean.

Azaroaren 28an jasoko du saria, Nafarroako Jauregian

Nafarroako Gobernuak Gaztetasunaren Sariak ematen ditu urtero. Aurtengo sarietako bat Sakanara etorriko da, Alex Mariñelarenari Gaztetasunaren Balioa saria emango diotelako, “ezbeharren aurrean hauek gainditzeko izan duen jarrerarengatik”. Jakina denez, aurten Munduko Motoziklismoko Abiadura Txapelketan parte hartu behar zuen Mariñelarenak, baina Frantzian entrenatzen ari zela sekulako istripua izan zuen. Ordutik istripuaz osatzen ibili da irurtzundarra, errehabilitazioan sekulako lana egiten, eta hurrengo urtean zirkuituetara bueltatzea da bere asmoa. Gainditzeko izandako joera horregatik emango diote Gaztetasunaren Balioaren Saria, azaroaren 28an Nafarroako Jauregian eginen den ekitaldian.