Horixe azaldu zieten makina bat hizlarik Altsasuko Iortia kultur gunean elkartu ziren 25 bat enpresari eta ekintzaileri. Cederna-Garalurrek antolatutako jardunaldian banku eta kutxa bidezko finantzazioaz aparte, crowfunding, finantza aingeruak, banka etikoa, arrisku kapitala eta partaidetza mailegu eta finantza zerbitzu etiko eta solidarioen berri eman zitzaien bertaratuei.