Mendizaleen, artzainen, iturrien eta Morterutxo ibilbideetan eginen ditu konponketak Landa Garapen, Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Departamentuak. Naturak eragindako kalteak direla, eroritako zuhaitzak edo adarrak direla ibilbide horietan kalteak sortu dira, besteak beste, itxiturak hautsi dira. Seinaleztapenari ere errepaso bat eman beharra sumatu dute gobernuko arduradunek.
Lan horiek departamentuak Caixaren lankidetzarekin batera eginen duen 10 ingurumen proiektuetako bat da. Haien bidez gizarte bazterketa arriskuan dauden 40 pertsonek lan egiteko aukera izanen dute. Helburua, beraz, bikoitza da: natur espazioak hobetzea eta gizarte sartzea babestea.