Egiarretaren eta Zalduaren garaipena Elomendiko Txapelketan

Guaixe 2014ko azaroaren 18a

Zaldua taldekoak.

9. jardunaldia: Egiarreta 1 – Apolo 0 / Zaldua 4 – Ageri 0

Elomendiko Futbol Txapelketan 9. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Bertan lehiatzen diren bi talde sakandarrek garaipen ederrak lortu zituzten. Egiarretak 1-0 irabazi zion Apolori eta sailkapeneko 2. postuari eusten dio, 20 punturekin, Bar Poukas liderra 2 puntu eskasera duela. Eta Zalduak 4-0 hartu zuen menpean Ageri. Sailkapenean 7.a da, Zaldua, 9 punturekin.

Asteburuan Egiarretak Unzitiren kontra jokatuko du larunbatean, Uharte Arakilen. Apolo eta Zalduaren arteko partida larunbatean jokatuko da, Noainen.