Vendettak disko berria doan deskargatzeko aukera emanen du

Guaixe 2014ko azaroaren 19a

Abenduaren 5ean aurkeztuko du 13 balas disko berria. www.lavendetta.org orriaren bidez formatu fisiko eta digitalean erosteko aukera izanen da, baita doan deskargatzekoa ere.

Pello Reparazen (tronboia eta ahotsa) eta Luisillo Kalandrakaren (baxua eta ahotsa) taldeak, Vendettak, abenduaren 5ean aurkeztuko du bere lan berria, 13 balas. Reparazek esan duenez, “disko kañeroa, indartsua eta bizia egin dugu”. Taldekideek haien musika dohainik partekatzea erabaki dute, Luisillok esan duenez, “guk geure buruei ezartzen dizkiegun mugen gainetik hegan egin dezan”. www.lavendetta.org web orriaren bidez eskuratu ahalko da taldearen musika. Urte akaberarako, gainera, telefono mugikorretarako aplikazioa prest izanen dute, haien musika mugikorrean entzun ahal izateko.