Popularrak eragile ekonomikoekin bildu dira

Guaixe 2014ko azaroaren 19a

PPko Sakanako Eskualde Batzordeko buru eta Etxarri Aranatzen zinegotzi den Juan Antonio Extremera Sakanako Dendarien Elkartearekin eta ibarreko sindikatuekin elkartu dela azaldu du. Jakinarazi duenez, zinegotzi popularrek ibarreko denda txikien aldeko mozioak aurkeztuko dituzte udaletan. Industria jardunari bultzada emateko eskaerak jasotzen dituzten mozioak aurkezteko asmoa ere aurreratu du Extremerak.