Lastailean langabezia %1,03 gora

Guaixe 2014ko azaroaren 20a

Aurreko hilaren akaberan 16 langabetu gehiago zeuden izena emanda Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, guztira 1.564 sakandar; pasa den urtean baino 173 gutxiago.

Udako oporren ondorengo bigarren hilabetean langabeziak %1,03 egin zuen gora Sakanan. Lastaila akaberan lan bila zeuden 1.564 sakandarretatik %55,75 emakumezkoak ziren (872, 4 gehiago) eta %44,25 gizonezko (692, 12 gehiago). Adinari dagokionez, langabe sakandar gehienak 45 urte edo gehiago zituzten, %46, 04 (720, 3 gutxiago). 25 eta 44 urte artekoen adin multzoa da hurrengo adin taldea langabetuen %43,29rekin (677, 19 gehiago). Azkenik, 25 urtez azpikoen taldea langabeen %10,68 da (167, berdin). Sakanan Nafarroako langabeziaren %3,33 genuen lastailean (herrialdearen %3,22 populazioa gara).

Sektoreka
Langabe sakandarretatik %58,38 zerbitzuen arloan lan egin nahi luke (913, 18 gehiago). Industriarako eskaerak %26,92 dira (421, 1 gehiago). Eraikuntzan aritzeko prest daudenen eskaerak %5,75 dira (90,  8 gutxiago). Lehen sektorerako eskaerak %2,49 dira (39 , 3 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez dutenen multzoa %6,46 da (101, 2 gehiago).

Kontratuak
Aurreko hilean Sakanan 728 kontratu sinatu ziren (94 eta %11,43 gutxiago). Haietatik %53,16 gizonezkoen sinadura dute (387, 45 gutxiago). Emakumezkoek kontratuen %46.84 sinatu dute (341, 49 gutxiago). Sinatutako kontratuetatik hasieratik mugagabeak zirenak %3,57 besterik ez ziren (26, 4 gehiago). Lastailean barna mugagabe bihurtutako kontratuak %1,51 izan ziren (11, 5 gehiago). Aurreko hileko kontratu gehienak, %94,92, aldi baterakoak ziren (691, 103 gutxiago). Nafarroan lastailean sinatu ziren 27.669 kontratuetatik Sakanan sinatutakoak %2,63 dira.

Langabezia herrika
Herria    Langabetuak  Aldea
Arakil                 50        1
Irurtzun           168        4
Irañeta                6        2
Uharte Arakil      49        2
Arruazu               3         1
Lakuntza            61       -9
Arbizu                79        9
Ergoiena            12        1
Etxarri Aranatz  151       0
Bakaiku              19       2
Iturmendi           22       1
Urdiain               26       -3
Altsasu             763       1
Olatzagutia       125       0
Ziordia               30       4
Sakana          1.564     16