Nafar hegoaldeko uzta jasotzen duten 412 zare banatuko ditu aurki Errigorak Sakanan 25 banaketa punturen bidez. Erriberako lehen sektoreko produktuz osatuta dagoen saski horren truke eskatzaile bakoitzak 50 euro ordaindu ditu. Errigorak auzolanean egindako kanpainaren irabazien laurdena Erriberako euskarari putz egin eta aurrera egin dezan bideratuko du. Kanpaina Zazpiak Bat, Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Errigoraren elkarlanaren fruitu da.
Errigorako zareak hornitzen dituzten ekoizleen kopurua joan den urtetik bikoiztu egin da. Saskien eskaera handiagoa izateak ekoizle gehiagorengana zabaltzeko aukera eman du. Ekoizleak aukeratzerakoan Errigorak irizpide hauek izan ditu kontuan: enpresa txikiak, langileen baldintzak zaintzen dituztenak, tokian tokikoa lehenesten dutenak, kalitate bikaina…
Lagunduko diren proiektuak
Tuterako Argia ikastolaren finantza egoera xamurtzeko, Erriberako AEK-k ikasleendako beka sistema martxan jartzeko eta Euskaraz Bizi eta Ikaski ekimenaren Hamarratz ekimena aurrera ateratzeko.