Beste behin arrakastatsua izanen da Sakanako Nesken Pala Txapelketa. Guztira 26 bikotek eman dute izena: 3 benjaminen mailan, 3 kimuen mailan, 5 haurren mailan, 3 kadeteen mailan, 8 helduen 2. mailan eta 4 helduen lehen mailan. Hiru jardunaldietako ligaxka jokatu ondoren, abenduaren 20an eta 21ean aurrefinalak erabakiko dira eta abenduaren 26an 27an eta 28an finalak. Asteburu honetan hasiko da txapelketa, helduen lehen maila salbu. Hauek hurrengo asteburuan ekingo diote lanari.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du txapelketa, Etxarri Aranazko Nesken Pala Eskolaren eta Altsasuko eta Etxarri Aranazko Udalen laguntzarekin. Partidak Etxarri Aranazko eta Altsasuko pilotalekuetan jokatuko dira, ostiraletan (19:00etatik aurrera), larunbatetan (15:30etik aurrera) eta igandetan (10:30etik aurrera).
Palistak
Benjaminak: Maria-Ane, Julene-Olaiz eta Miren-Maialen.
Kimuak: Naroa-Izaro, Maddi-Irantzu eta Elorri-Ane.
Haurrak: Elai-Luzia, June-Naroa, Maitena-Dinora, Saioa-Amaiur eta Uxue-Ainhoa.
Kadeteak: Irati-Aroa, Oihane-Naroa eta Eider-Ikerne.
Helduen 2. mailako A taldea: Lopez de Luzuriaga-Suarez, Ane-Igone, Uxue-Uxue eta Ane Miriam.
Helduen 2. mailako B taldea: Andrea-Izar, Irati-Leire, Garazi-Irati eta Ariane-Andrea.
Helduen 1. maila: Yanira-Rebeka, Maite-Saioa, Ainhoa-Maddi, Amaia-Nagore.
1.jardunaldia
Benjaminak: Maria-Ane / Julene-Olaia
Kimuak: Naroa-Izaro / Maddi-Irantzu
Haurrak:
Elai-Luzia / June-Naroa
Maitena-Dinora / Saioa-Amaiur
Kadeteak: Oihane-Naroa / Eider-Ikerne
Helduen 2. Maila:
Lopez de Luzuriaga-Suarez / Ane-Miriam
Andrea-Izar / Ariane Andrea
Ane-Igone / Uxue-Uxue
Irati-Leire / Garazi-Irati