Errigorako saskiak banatzeko prest

Guaixe 2014ko aza. 24a, 12:32

Errigoraren auzolanerako deiari erantzunez Euskal Herriko makina bat tokitatik jendea Ablitasera joan zen larunbatean. Baita sakandarrak ere. 120 pertsonatik gorak Erriberako uzta, euskarari puzka kanpainan eskatu ziren 12.000 saskiak prestatu zituzten, 9:00etatik 17:00etara. Ondoren, guztiak Tuterako Beterri elkartean afaldu eta igandean Cascanteko olio-errota bisitatu zuten.