Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako kontseilari Ana Oregi ostiralean elkartu ziren. Biek ere bi komunitateak Prestazio Handiko Trenaren bidez (PHT) lotzeko garrantzia azpimarratu zuten, nabarmenduz “Ebro funtsezko ardatz estrategikoa” dela, “Europarako bi korridore lotzen dituelako: Kantabriko-Mediterraneoa eta Atlantikoa”. Nafarroa eta Euskal Autonomia Elkartea tren azkarraren bidez lotzeko aukera guztietan Sakana ageri da.