Aspeko pilotariak Bodegas Marco Realen

Guaixe 2014ko azaroaren 25a

Ardoaren desafioan irabazitako ardo botilak jaso zituzten Aspeko pilotari eta teknikari guztiek, eta bazkari ederraz gozatu zuten

Aurten Aspek irabazi zuen Domus Dei ardoaren desafioa Logroñoko San Mateotan. Horrela, Aspeko pilotari eta teknikariak astelehenean Oliten bildu ziren, Bodegas Marco Realean, upategia bisitatu, irabazitako 1.200 ardo botilak jaso eta bazkari ederrean biltzeko. Tartean zeuden Aspeko hiru pilotari sakandarrak: Jose Javier Zabaleta, Aitor Zubieta eta Joseba Ezkurdia. Azken hau, Ezkurdia, Juan Martinez de Irujoren kontra ariko da igandean lau t´erdian Eibarko Astelenan, Iberokoak lau t´erdiko finala prestatu dezan.