Arakilgo bi taldeek galdu egin zuten Elomendiko Txapelketan

Guaixe 2014ko azaroaren 26a

Egiarretak bigarren postuan jarraitzen du baina distantzia gehiagora du liderra, 5 puntura.

Elomendiko futbol txapelketa. 10. jardunaldia: Egiarreta 3 – Unziti 5 / Apolo 3 – Zaldua 2

Elomendiko Futbol Taldean dabiltzan bi talde arakildarrei ez zaizkie gauzak ongi joan asteburu honetan. Egiarretak lidergoagatik borrokatzeko aukera ederra galdu zuen Unzitiren kontra 3-5 galdu ondoren. Eta Apolok 3-2 hartu zuen menpean Etxarrengo Zaldua. Sailkapen orokorrean Bar Poukasek jarraitzen du lider, 25 punturekin, Egiarretari 5 puntu aterata. Zaldua 7.a da, 9 punturekin.