Despeditu da Nafarroako BTT edo mendi txirrindularitza denboraldia. Igandean 22. Lizarrako Hiria Klasikoa-Open Diario de Navarra jokatu zen, 31 km-ko proba. MSC Powerbikes taldeko Patxi Cia izan zen garailea (1:37:19), Conor WRC taldeko Miguel Sanzoli bi minutu aterata (1:39:23). Conor WRC taldeko Mikel Otxoa izurdiagarra 30.a izan zen (1:37:20) eta Rueda Libre taldeko Mikel Irigoien 33.a izan zen (1:38:49).
Kadeteek 19 km-ko proba zuten aurrez aurre, Ceramicas Egurzako Aitor Izkuek irabazi zuena (1:08:19). Quesos Albeniz taldeko Asier Juanez altsasuarra 15.a sailkatu zen (1:23:56), eta talde bereko Alex Uncilla 33.a (1:42:03). Kumuetan (6 km) Lasa Sagardoy Conor taldeko Pablo Zubillaga izan zen azkarrena (10:27). Katealdeko Mikel Uncilla 5.a sailkatu zen (12:15).