Xaikok hiru kantu berri kaleratu ditu

Guaixe 2014ko azaroaren 26a

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen hiru abestien triki-punk-jai estiloko bertsioak egin dituzte.

Martxoaren18an Therapy estreinako diskoa argitaratu ondoren Xaiko taldea lan berria du esku artean, Paila. Euskal pailazo ezagunen hiru kanturen moldaketaz osatutako mini-cda da Xaikok ondu duena. Durangoko Azokan Therapy diskoa erosten duenari lan  berria oparituko dio Xaikok. Unblenble abestia da singlea eta Belekoi anderea kantuarekin bideoklipa egin du taldeak.

Xaikoko taldekideen artean daude Xabier Zelaia Zelayika eta Haitz Bujanda altsasuarrak eta Ziordian bizi diren Aguayiko eta Aguayo anaiak. Diskoa aurkeztu bezain pronto hasi ziren Euskal Herrian barna kontzertuak ematen. Alemanian ere izan ziren garagarrilean. Estatuan barnako emanaldi berrietako hitzorduak ere lotuak dituzte.